2013/05/12

HABITATA II - Tokia

 
 


Bigarren proiektu honetan gure hiru irakasleentzako habitat bat sortzea da. Aurreko proiektuko tokia inguru natural batean bazen, oraingo honetan inguru hiritarrean da. Irakasleek hiru toki proposatu ziguten: unibertsitateko aurreko aldean dauden hiru farola zabalak, inguruko eraikin bateko beheko habexka antzekoak, edo unibertsitateko lehen sarreran zegoen plaza. Nire aukera azkenengo hau izan da. Plaza txiki hau Luis Peña Gantxegik egina da, eta kurtsoan zehar bere proiektu batzuk aztertu ditugunez (Haizeen orratza, Trinidade plaza, Imanolena etxea...), beste interbentzio honekin lan egin nahi nuen.

 
 
  
 
 
 
 


Habitataren proiekzioa dagokionez, irakasleak eskatutako giroa hurrengoa zen: festak, kontzertuak, arte erakusketak, eta antzeko ekintzak egitea eskaintzen zuen habitat bat sortzea, oraingoan mugarik gabe. Aukeratutako tokia behatu ostean, altuera bikoitza zuela konturatu nuen. Tenpletea dagoen tokitik unibertsitatera dagoen zatia alde ”bolumetrikoa” izendatu nuen, eta zuhaitzera dagoena, alde “laua”. Gainera, tenplete bera integratu behar nuen. Beraz, nire helburua habitat espaziotsua bat lortzea zen, baina tokia ahalik eta gutxien hondatuz.
 
 
Alde bolumetrikoa

Alde laua

The factory



Iñaki Ábalosen “La buena vida” liburuko kapitulu bat irakurtzea gomendatu digute: Warhol at the factory. Kapitulu honek Andy Warhol artistaren lokal baten bilakaerari buruz hitz egiten du: “the factroy”.

 
Esan genezake Andy Warhol aitzindaria izan zela komunen kontzeptua bultzatzen eta loft-en sorkuntzan. Espazio zehatz bati milaka erabilera eman zizkion: festak, lantokia, logela, saioak egiteko lekua, kontzertuak antolatzeko tokia, filmak egiteko eszenatokia… Espazio multifuntzional bat zen hura, giza-harremanak bultzatzen zituena, eta berehalako ospea hartu zuen, gizarteko mota askotako jendea joaten baitzen. Nolabaiteko mugimendu hippie-a sortu zen, errebindikatiboa, kanpoko gizarteko errealitatetik at zegoen beste mundu bat eratu zen.
Formatu aldetik, esan beharra dago nahiko informazio konpaktua eskaintzen duela, eta askotan erraza zen aria galtzea. Baina hala ere, gaia erreflexiora eramaten ninduen: bizimodu honetan ez da intimitatea ia kontuan hartzen. Izan ere, hori izan zitekeen “the factory”-tik igarotako hainbat artisten kreatibitatea, sentimenduak eta pentsaerak loratzea ahalbidetu zuena.

 

Jaulas, paraguas y burbujas



Javier Echepare ikasle ohiak eta arkitektoa egun “Jaulas, paraguas y burbujas” izendatutako hitzaldi bat ema zuen. Berak, denboran zehar eta ia hobby bezala aztertu eta ezagututako zenbait erakinen esposizioa egin zigun, hitzaldiari izenburua ematen dion hiru ikuspuntutik arkitektura erakusten.
 
 
  
 
Kaiolak:
Kaiolak barruko eta kanpoko espazioak bereizten ditu, baina modu berezi batean. Barrualdea mugatuta dago, baina nahiz eta kanpoaldearekin harreman zuzena izan, ezarritako muga horrek ez zaitu kanporatzea usten. Esparru itxia sortzen du kanpoaldea egituraren parte izanik.
 

 

 
 
  
 
 
 
Aterkiak:
Euritakoak fatxadarik gabeko estalkiak dira. Erdiko elementu bertikal bakarra nahikoa da espazio habitagarri bat sortzeko. Gainera, honen forma bereziak duen abantaila, bere egokitzapen ahalmena da.

 
 
 
 
 

 
 
 
 
 
Burbuilak:
Burbuilak elementu itxiak dira guztiz. Euren estalkia gauzatzeko, inguruko horma behar dute, oreka tentsio puntua bilatuz.
 
 

Green roofs

 
 
 
 
Pasa den egunean, Unibersity of British Columbia School of Architecture and Landscape Architecture-eko Daniel Roehr irakasleak “Green roofs” (teilatu berdeak) sistemei buruzko hitzaldi bat eman zuen. Berak egindako estudioa espazio zabalduetako funtzio ekologikoak hobetzeko diseinu urbanistiko berriei buruz da. Ekaitzen ura zuzentzeko sistema naturalak antolatzean datza. Teilatu berdeen onurak ikertzen ditu elementu integral bezala ekaitzen ura arintzeko, aldi berean erabilgarriak fatxadetan eta kaleetan ere.
 
 
 Sistema natural hauek ureztapen sistema behar dute. Toki bakoitzeko klima ezberdina da: hiri batzuetan euri piloa egiten du urtean zehar, eta beste leku batzuetan ia ezer ez. Baina teilatu hauek jasangarriak direnez, euriko ura depositu batzuetan gordetzen du behar duenean ureztatzeko.
 
Irakasleak tokiaren garrantzia azpimarratzen zuen. India, China eta New York-en uholde arazoak konpotzeko sistema hau bultzatzen du. Euriko ura ez da ibaietara joaten, eta ur emaria ez da horenbeste handitzen, ur hori teilatu berdeek erabiltzen baitute. Manhatan-en, adibidez, antzina landaredia zena, egun eraikinez beterik dago. Aldaketa natural hori dela eta, landa-tenperatura baxuagoa da. Horren irtenbideetako bat, eraikinen teilatuetan green roof sistema antolatzea litzateke, nolabait konpentsatzeko.
Teilatu berde hauek airearen kalitatea hobetzen du O2 eta CO2 hartu-emanari esker, mikroklimak hobetzen ditu, animalientzako habita eskaintzen du, espazio sozialak sortu, beroketa globala murriztu… Izan ere, Urban Heart Island efektua eragiten du, guztiz onuragarria. Gainera, euri-urak energia sor dezake!
Roehr-ek zioen sistema hauen diseinua baino lehen, lekua aztertu eta materialik hoberena aukeratu behar zela. Horregatik ikusi behar da zein sistema den egokiena. Diseinu barruan sistema ezberdinak konbinatzea, tokiko ezaugarrien arabera, ingurumen-inpaktua murrizteko; nolabait, ekaitzen ura zuzentzea. Honelako sistema bat burutzeko,lehenengo diseinua ez badu ondo lan egiten, atzera egiteko aukera eman behar du, beti ingurua gutxien aldatu Gabe.