2013/05/12

The factory



Iñaki Ábalosen “La buena vida” liburuko kapitulu bat irakurtzea gomendatu digute: Warhol at the factory. Kapitulu honek Andy Warhol artistaren lokal baten bilakaerari buruz hitz egiten du: “the factroy”.

 
Esan genezake Andy Warhol aitzindaria izan zela komunen kontzeptua bultzatzen eta loft-en sorkuntzan. Espazio zehatz bati milaka erabilera eman zizkion: festak, lantokia, logela, saioak egiteko lekua, kontzertuak antolatzeko tokia, filmak egiteko eszenatokia… Espazio multifuntzional bat zen hura, giza-harremanak bultzatzen zituena, eta berehalako ospea hartu zuen, gizarteko mota askotako jendea joaten baitzen. Nolabaiteko mugimendu hippie-a sortu zen, errebindikatiboa, kanpoko gizarteko errealitatetik at zegoen beste mundu bat eratu zen.
Formatu aldetik, esan beharra dago nahiko informazio konpaktua eskaintzen duela, eta askotan erraza zen aria galtzea. Baina hala ere, gaia erreflexiora eramaten ninduen: bizimodu honetan ez da intimitatea ia kontuan hartzen. Izan ere, hori izan zitekeen “the factory”-tik igarotako hainbat artisten kreatibitatea, sentimenduak eta pentsaerak loratzea ahalbidetu zuena.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario