Bigarren
proiektu honetan gure hiru irakasleentzako habitat bat sortzea da. Aurreko
proiektuko tokia inguru natural batean bazen, oraingo honetan inguru
hiritarrean da. Irakasleek hiru toki proposatu ziguten: unibertsitateko aurreko
aldean dauden hiru farola zabalak, inguruko eraikin bateko beheko habexka
antzekoak, edo unibertsitateko lehen sarreran zegoen plaza. Nire aukera
azkenengo hau izan da. Plaza txiki hau Luis Peña Gantxegik egina da,
eta kurtsoan zehar bere proiektu batzuk aztertu ditugunez (Haizeen
orratza, Trinidade plaza, Imanolena etxea...), beste interbentzio honekin lan
egin nahi nuen.
Habitataren
proiekzioa dagokionez, irakasleak eskatutako giroa hurrengoa zen: festak,
kontzertuak, arte erakusketak, eta antzeko ekintzak egitea eskaintzen zuen
habitat bat sortzea, oraingoan mugarik gabe. Aukeratutako tokia behatu ostean,
altuera bikoitza zuela konturatu nuen. Tenpletea dagoen tokitik unibertsitatera
dagoen zatia alde ”bolumetrikoa” izendatu nuen, eta zuhaitzera dagoena, alde “laua”.
Gainera, tenplete bera integratu behar nuen. Beraz, nire helburua habitat
espaziotsua bat lortzea zen, baina tokia ahalik eta gutxien hondatuz.
![]() |
| Alde bolumetrikoa |
![]() |
| Alde laua |








No hay comentarios:
Publicar un comentario