2013/05/12

Trinidad Plaza




 
 
 Donostiako alde zaharrean historia handiko toki bat dago: Trinidad Plaza. Zenbait plaza mota bereiz ditzakegu bere erabileren arabera. Plaza hau herriko plaza nagusi baten funtzioa hartu du zenbait alditan. Plaza nagusiak aurretik zehaztutako espazioak dira, herriko jaialdiak hartzeko pentsatutakoak. Baina paradoxikoki, bere diseinua funtzio hori betetzeko ez bazen aztertu, Trinidad Plaza hiriko plaza nagusi gisa hartu da hiritarren zenbait topaketetarako.

 
 
Antzina, etxebizitzaz beteriko tokia zen. Erdi aroko hainbat plaza bezala, bi elizaren artean aurkitzen da. 1600 urte inguruan, Jesuiten ikastetxe bat egon zen. Eta aurrerago, kartzela eta kuartel bat. Baina 1813ko suteak inguru guztiarekin bukatu zuen, gaur egun Santa Maria eliza alboan dagoen etxea bakarrik zutik utziz. XX. mendearen hasieran, espazio huts horri erabilera inprobisatua eman zitzaion egungo frontoia, bolatokia, eta abar proiektatuz. Garaiko Luis Larrañaga zinegotziak eta Santos Etxeberria delineatzaileak proiektuko ideia garatzen hasi ziren, eta denboraldi baten ostean, Luis Peña Gantxegik burutu zuen berrikuntza.

 
 
 
Peñak, lehenik eta behin, ondo ulertu behar zuen giroa: historia handiko tokia, elizak, mendia, frontoia, bolatokia, herri kiroletarako lekua… Azterketa horren ondorioz, harmailak batzuk egin zituen, frontoiari altuera kendu zion, bolatokia atzean mantendu zuen estalki igarogarriarekin eta guzti… Bere helburu nagusia, plazaren bateratasuna lortzea zen. Horretarako, espazio zentrala harmailaz inguratu zuen, aldameneko eraikinei jarraitasuna emanez. Santa Maria elizako atzeko hormak integratzeko, frontoiari ebaketa mailakatua egin zion.

 


Trinidade plaza inguru natural batekin bat egiten du: Urgull mendia. Horregatik, Gantxegik bolatoki eta San Telmo arteko harmailetan topografia artifizial bat lortu zuen, mendi-mazelako forma jarraituz. Egokitzapen proiektu honetarako aurrekontu txikia zegoen, baina Donostian asfaltatze prozesua hasi zenez, soberako materiala erabili zen, material bakarra plaza osorako: harri manpostua.



 
Hortaz, plaza honen inguruan biratuz, ikuspegi panoramiko batean, garai historiko ezberdinen diakronia bat bereiz dezakegu. Peña Gantxegiren lehen espazio publikoa izan zen, asko ikasiko zuenarekin. Inguratze espazioa sortu zuen, elementu berdintasunik gabe. Dena independentea dirudi, baina bateratasun batekin.
 
 
 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario