2013/05/12

HABITATA II - Entrega



Espazioak sortzeko, Mies Van Der Rohe-ren Bartzelonako Pabilioia hartu nuen eredu gisa, klasean askotan aztertutakoa. Aurrean magisteritzako unibertsitatea dagoenez, fatxada huts eta zabala jarri nuen. Baina fatxada honen zenbait puntuetan, kanpotik ikus daiteke tenpluaren zati bat, eta zuhaitzaren insinuazioa. Horretarako, Barragan arkitektoaren eraikuntetan ere oinarritu naiz.

 
Bartzelona Pabilioia
 



 
 
 
 
 
Barraganen obra
  
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

 
 
 


Aurreko sarreran esan bezala, aukeratutako inguru hiritarra unibertsitateko lehen sarrera aurreko plaza da. Egindako analisiaren ostean, aipatutako alde bolumetrikoa eta alde laua bereiztu nituen neure buruan habitata proiektatzean.

 


 Hori dela eta, alde bolumetrikoan ekintza sozialak (erakusketak, jaiak, monologoak…) antolatzeko giroa sortu nuen, baina berezko formak ahalik eta gutxien ezgaituz. Toki horrek dituen formak interesgarriak dira mota askotako ekintzak egiteko, eta gainera bertan daude bigarren altura batera daramaten eskailerak (komunetara daramatenak ere bai). Alde honetan sarreretako bat dago.

 
 

Gero, alde lauan, giro lasaiago eta pribatuago bat sortu nuen, logelak eta lantokiak antolatzeko zatia eta egongela moduko bat. Bertan, bigarren sarrera bat egoteaz gain, zuhaitza inguratzen duen patio pribatu antzeko bat dago. Sukaldea bi espazio hauen artean dago, nahi izatekotan pribatizatzeko, edota jairen bat egotekotan, “barra” moduko bat antolatzeko.
 

 
 
Tenpluari dagokionez, barrualdean azkeneko sarrera dago, eta euria ari denean estalki bat edukitzeko aukera dute. Atzealdean, ostera, espazio libre bat utzi dut beste ekintza batzuetarako, adibidez, eskupilotara jolasteko.


 

Fatxadak, aldi berean, eskailera batzuk ditu kanpoaldean goiko teilatura igotzeko, horri erabilera emateko aukera usten duena, adibidez, eguzkia hartu edo kontzertuak antolatu.






 

No hay comentarios:

Publicar un comentario