Zaila egin zitzaigun ARKITEKTURA definitzeko hitz konkretuak aurkitzea. Zerrenda hartu, eta banan-banan hitz bakoitza aztertu genuen Jon Erramun eta biok. Horietako batzuk alderatu, beste batzuk sintetizatu, eta azkenean gure zerrenda propioa lortu genuen.
Maketan errepresentatzean, gure helburua bide bat sortzea zen, aukerautako hamar hitz horietatik arkitektura hoberen definitzen zuten hitzak bukaeran agertuz, ARTEA azkenengoa izanik. Bidea korapilatu ahala, gero eta bateratuago dago, ARKITEKTURA deritzogun esparrua sortuz.


No hay comentarios:
Publicar un comentario