Esan daiteke nire bizitokia metro karratu gutxitan antolatutako
etxe funtzional bat dela. Bere hormak zuri hutsak dira, baina badirudi
altzarien kolore beroek bizia eman nahi diotela.
Sartzerakoan ikusten den lehenengo gauza leihoa da, lau hormetatik harantz dagoen mundua erakusten duena. Alde batean, berde biziko komun txikia dago. Beste aldean, armairu gorria. Eta bere aldamenean sukaldea, estua, mahai zabalari lekua egiteko, askotan ikas-mahaia dena, bestetan maketak egiteko tailerra, edota jateko tokia. Aurreko hormatik apalak irtetzen dira. Bertan maketak, apunteak eta abar jartzen dut baina, oroz gain, kurtso bukaerako bidai baten argazkia sasoi onak gogoratzeko.
Atzean, hain zuzen, ohea dago. Bere aurrean, beste apalategi bat atxatzen da, are altuagoa, liburuak eta horriak biltzen dituena. Ohearen albo batean, horma zuri eta biluzia zabaltzen da, neuk egindako irudi batzurekin estali nahi dudana. Baina oraindik ez dut unerik aurkitu.

No hay comentarios:
Publicar un comentario