2013/02/23

Zer da arkitektura?




Zaila egin zitzaigun ARKITEKTURA definitzeko hitz konkretuak aurkitzea. Zerrenda hartu, eta banan-banan  hitz bakoitza aztertu genuen Jon Erramun eta biok. Horietako batzuk alderatu, beste batzuk sintetizatu, eta azkenean gure zerrenda propioa lortu genuen.









Maketan errepresentatzean, gure helburua bide bat sortzea zen, aukerautako hamar hitz horietatik arkitektura hoberen definitzen zuten hitzak bukaeran agertuz, ARTEA azkenengoa izanik. Bidea korapilatu ahala, gero eta bateratuago dago, ARKITEKTURA deritzogun esparrua sortuz.


2013/02/21

Dikotomia



Dikotomia bat aukeratu eta errepresentatzea eskatu zigutenean, adibiderik argiena ZURI-BELTZA iruditu zitzaidan. Ziurrenik askotan entzun dugula "gauzak ez dira ez beltzak ez zuriak; tartean gris ezberdinak daude".
 
 
 
Kontzeptu hau hainbat modutan adieraz daiteke, baina nik aukeratutako diseinuan osotasun bat erakutsi nahi nuen forma esferikoarekin. Bere inguruan mugitu ahala, etengabeko bidea egiten du zuritik beltzera, tonalidade ezberdineko grisak erakutsiz: zuria, grisak, beltza, grisak...



Gainera, kanpoaldeko kolore zuria ikusten den bitartean, barruan kolore bera bereiz daiteke, beltza eta grisekin bezala. Esaten omen denez, "irudi batek mila hitzek baino gehiago dio", beraz, bakoitzak bere hausnarketak egin ditzala.





2013/02/17

Nire bizitokia



Esan daiteke nire bizitokia metro karratu gutxitan antolatutako etxe funtzional bat dela. Bere hormak zuri hutsak dira, baina badirudi altzarien kolore beroek bizia eman nahi diotela.


Sartzerakoan ikusten den lehenengo gauza leihoa da, lau hormetatik harantz dagoen mundua erakusten duena. Alde batean, berde biziko komun txikia dago. Beste aldean, armairu gorria. Eta bere aldamenean sukaldea, estua, mahai zabalari lekua egiteko, askotan ikas-mahaia dena, bestetan maketak egiteko tailerra, edota jateko tokia. Aurreko hormatik apalak irtetzen dira. Bertan maketak, apunteak eta abar jartzen dut baina, oroz gain, kurtso bukaerako bidai baten argazkia sasoi onak gogoratzeko.


Atzean, hain zuzen, ohea dago. Bere aurrean, beste apalategi bat atxatzen da, are altuagoa, liburuak eta horriak biltzen dituena. Ohearen albo batean, horma zuri eta biluzia zabaltzen da, neuk egindako irudi batzurekin estali nahi dudana. Baina oraindik ez dut unerik aurkitu.