2013/05/12

Trinidad plazan interbentzioa



Azkeneko ariketa honetan, tailerrean aztertutako Trinidad plazan giza hartu-emanak gauzatzeko eta eguneroko elkar bizitzarako beharrezkoak diren ekintzak burutzeko hiri elementu bat sortzea eskatu ziguten.

Edozein proiektu hasi baino lehen, interbentzioa egingo dugun tokia ondo aztertu behar dugu. Hauxe bera Tailerreko klaseetako kontua izan da, Trinidad plazako toki zehatz bat aztertzea eskatu baitziguten. Baina tokiaz gain, eraikuntza erabili eta habitatuk dutenen iritzia eta bizimodua ezagutu behar da ere. Hortaz, bertara abiatu nintzen zenbait pertsonari hurrengo galdera egitera: zer botatzen duzu faltan Trinidad Plazan?

Gizon heldua, jubilatua, auzokide:

“Nik ez nioke ezer gehituko. Gehitu baino, gauzak kenduko nituzke. Hasteko, bertako porteriak eta kanastak. Gure garaian futbolera jolasteko ez genituen porteriak behar! Futbolera edonon jolastu daiteke, eta horretarako baloi bat besterik ez da behar… Eta bolatokia ixtea ez dakit zer egiteko… pena bat da…”

Emakume heldua, Donostiarra baina ez auzokidea:

“Nik hona natorrenean semea plazan ari da jolasten. Eta bitartean besteen amekin kafea hartzen dut, entrenamendua bukatu arte. Nik plazan faltan botatzen dudana estalkiren bat da euria egiten duenean, ze agerikoa da Donostian euria egiten duela (barreak). Jazzaldian adibidez, euria egiten badu, jendea txubaskeroa edo euritakoarekin ibili behar da. Ia, plaza osoa estaltzea ez da erantzuna, baina behintzat zati bat…”

Ume talde baten iritzi orokorra,  plazan entrenatzen dabilenak:

“Kirolak! Beste kirol batzuk egiteko aukera oso ondo legoke. Volleyball, tenis, baseball, eskalada… Horrelako zeozer.”

Elkarrizketa hauen ondorioz, hartutako erabakia estalki bat diseinatzea izan zen, baina plazari ahalik eta kalte gutxien eginez. Bolatokiko estalki igarogarria baino gorago dagoen horma altuan eskaladarako tokia sortzea zen aukeretako bat, b adina askoz praktikoagoa iruditu zitzaidan euria egiten duenerako estalki bat sortzea.

 
 
 
 


 


 


No hay comentarios:

Publicar un comentario