2013/05/12

Trinidad plazan interbentzioa



Azkeneko ariketa honetan, tailerrean aztertutako Trinidad plazan giza hartu-emanak gauzatzeko eta eguneroko elkar bizitzarako beharrezkoak diren ekintzak burutzeko hiri elementu bat sortzea eskatu ziguten.

Edozein proiektu hasi baino lehen, interbentzioa egingo dugun tokia ondo aztertu behar dugu. Hauxe bera Tailerreko klaseetako kontua izan da, Trinidad plazako toki zehatz bat aztertzea eskatu baitziguten. Baina tokiaz gain, eraikuntza erabili eta habitatuk dutenen iritzia eta bizimodua ezagutu behar da ere. Hortaz, bertara abiatu nintzen zenbait pertsonari hurrengo galdera egitera: zer botatzen duzu faltan Trinidad Plazan?

Gizon heldua, jubilatua, auzokide:

“Nik ez nioke ezer gehituko. Gehitu baino, gauzak kenduko nituzke. Hasteko, bertako porteriak eta kanastak. Gure garaian futbolera jolasteko ez genituen porteriak behar! Futbolera edonon jolastu daiteke, eta horretarako baloi bat besterik ez da behar… Eta bolatokia ixtea ez dakit zer egiteko… pena bat da…”

Emakume heldua, Donostiarra baina ez auzokidea:

“Nik hona natorrenean semea plazan ari da jolasten. Eta bitartean besteen amekin kafea hartzen dut, entrenamendua bukatu arte. Nik plazan faltan botatzen dudana estalkiren bat da euria egiten duenean, ze agerikoa da Donostian euria egiten duela (barreak). Jazzaldian adibidez, euria egiten badu, jendea txubaskeroa edo euritakoarekin ibili behar da. Ia, plaza osoa estaltzea ez da erantzuna, baina behintzat zati bat…”

Ume talde baten iritzi orokorra,  plazan entrenatzen dabilenak:

“Kirolak! Beste kirol batzuk egiteko aukera oso ondo legoke. Volleyball, tenis, baseball, eskalada… Horrelako zeozer.”

Elkarrizketa hauen ondorioz, hartutako erabakia estalki bat diseinatzea izan zen, baina plazari ahalik eta kalte gutxien eginez. Bolatokiko estalki igarogarria baino gorago dagoen horma altuan eskaladarako tokia sortzea zen aukeretako bat, b adina askoz praktikoagoa iruditu zitzaidan euria egiten duenerako estalki bat sortzea.

 
 
 
 


 


 


Berlinera egindako bidaian

 
Aste Santuko oporretan, Berlinera egindako bidai batean, klasean aztertutako elementu batekin topatu nintzen, eta bereala oroitu nintzen: arkitektura modularra. Kontzeptu hau inguru naturalean sortu beharreko habitatarekin harremana zuen. Modulu habitagarriak izateaz gain, denbora baterako elementuak ziren, hots, bertako museoko errestaurazioak bukatu arteko eperako.




Bestelako gauza bitxiak ikusi nituen. Berlineko telekomunikazioetako dorreko eraikinaren beheko aldean estalki antzeko bat zegoen, baina dirudienez, elurra lurrera bideatzeko forma aproposa zuen.






Hurrengo eraikin honetan Mies Van Der Rohe-ren estiloa bereiztu nuen. Berea izango ote da?



Berlineko Hauptbahnhof tren geltokian jeitsi ginen, eta honelako fatxada ikusi nuen. Eraikinaren fatxadk eta estalkiak estruktura arinak dira. Hiriko itzelesko bistak ikusten ziren.





Hurrengo karpa hau Sony Center plaza estaltzen zuen. Hau veste estruktura arin bat da.


 

Azkenik, gehien begira jo zidan eraikina Bundeskanzleramt eraikina izan zen, Kanzileria Alemaniarra. Dirudienez, gobernuko politikoen transparentzia erakusteko, kaletik edonork ikusi dezake zertan ari diren. Horregatik, kristala da nagusi. Baina nire harreta beste elementu batean jarri nuen lehengo bistan: Chillidaren eskultura. Erantzuna zentzuduna da. Eraikin honen egilea hemengo empresa bat zen.



 

HABITATA II - Entrega



Espazioak sortzeko, Mies Van Der Rohe-ren Bartzelonako Pabilioia hartu nuen eredu gisa, klasean askotan aztertutakoa. Aurrean magisteritzako unibertsitatea dagoenez, fatxada huts eta zabala jarri nuen. Baina fatxada honen zenbait puntuetan, kanpotik ikus daiteke tenpluaren zati bat, eta zuhaitzaren insinuazioa. Horretarako, Barragan arkitektoaren eraikuntetan ere oinarritu naiz.

 
Bartzelona Pabilioia
 



 
 
 
 
 
Barraganen obra
  
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

 
 
 


Aurreko sarreran esan bezala, aukeratutako inguru hiritarra unibertsitateko lehen sarrera aurreko plaza da. Egindako analisiaren ostean, aipatutako alde bolumetrikoa eta alde laua bereiztu nituen neure buruan habitata proiektatzean.

 


 Hori dela eta, alde bolumetrikoan ekintza sozialak (erakusketak, jaiak, monologoak…) antolatzeko giroa sortu nuen, baina berezko formak ahalik eta gutxien ezgaituz. Toki horrek dituen formak interesgarriak dira mota askotako ekintzak egiteko, eta gainera bertan daude bigarren altura batera daramaten eskailerak (komunetara daramatenak ere bai). Alde honetan sarreretako bat dago.

 
 

Gero, alde lauan, giro lasaiago eta pribatuago bat sortu nuen, logelak eta lantokiak antolatzeko zatia eta egongela moduko bat. Bertan, bigarren sarrera bat egoteaz gain, zuhaitza inguratzen duen patio pribatu antzeko bat dago. Sukaldea bi espazio hauen artean dago, nahi izatekotan pribatizatzeko, edota jairen bat egotekotan, “barra” moduko bat antolatzeko.
 

 
 
Tenpluari dagokionez, barrualdean azkeneko sarrera dago, eta euria ari denean estalki bat edukitzeko aukera dute. Atzealdean, ostera, espazio libre bat utzi dut beste ekintza batzuetarako, adibidez, eskupilotara jolasteko.


 

Fatxadak, aldi berean, eskailera batzuk ditu kanpoaldean goiko teilatura igotzeko, horri erabilera emateko aukera usten duena, adibidez, eguzkia hartu edo kontzertuak antolatu.






 

HABITATA II - Tokia

 
 


Bigarren proiektu honetan gure hiru irakasleentzako habitat bat sortzea da. Aurreko proiektuko tokia inguru natural batean bazen, oraingo honetan inguru hiritarrean da. Irakasleek hiru toki proposatu ziguten: unibertsitateko aurreko aldean dauden hiru farola zabalak, inguruko eraikin bateko beheko habexka antzekoak, edo unibertsitateko lehen sarreran zegoen plaza. Nire aukera azkenengo hau izan da. Plaza txiki hau Luis Peña Gantxegik egina da, eta kurtsoan zehar bere proiektu batzuk aztertu ditugunez (Haizeen orratza, Trinidade plaza, Imanolena etxea...), beste interbentzio honekin lan egin nahi nuen.

 
 
  
 
 
 
 


Habitataren proiekzioa dagokionez, irakasleak eskatutako giroa hurrengoa zen: festak, kontzertuak, arte erakusketak, eta antzeko ekintzak egitea eskaintzen zuen habitat bat sortzea, oraingoan mugarik gabe. Aukeratutako tokia behatu ostean, altuera bikoitza zuela konturatu nuen. Tenpletea dagoen tokitik unibertsitatera dagoen zatia alde ”bolumetrikoa” izendatu nuen, eta zuhaitzera dagoena, alde “laua”. Gainera, tenplete bera integratu behar nuen. Beraz, nire helburua habitat espaziotsua bat lortzea zen, baina tokia ahalik eta gutxien hondatuz.
 
 
Alde bolumetrikoa

Alde laua