2013/04/27

HABITATA I - Entrega


Proiektu honen helburua arkitektura aldakor bat sortzea zan. Zelula batean bezala, oinarria nukleoa da, eta inguruan gainontzeko osagaiak daude. Gure kasuan, nukleoa gune komun eta finkoa dugu. Inguruan itsatsitako atal pribatu eta mugikorrak, ostera, gainontzeko osagaiak.

Gainera, arkitektura honetan, formak ez zuen garrantzi handirik. Hala ere, horietako modulu bat ez egotean, bere falta ez sentitzea lortu behar genuen. Baina aldi berean, nahi beste modulu itsatsi ahal izateko espazio bat sortu!
  
Nire distribuzioari dagokionez, gune finkoko 40 m2 horietan, egongela, sukaldea eta komuna jarri ditut. Baina atal pribatuetan bai logela bai ikstokia edo estudioa finkatu behar nituenez, bakoitzari 15m2 jarri diot.





 
 

2013/04/24

HABITATA I - Lau pertsonak

Sortu beharreko habitatan biziko ziren lau pertsona aukeratzean, nire osaba eta izekoa, eta euren seme-alabak, hots, nire bi lehengusu-lehengusinak, aukeratu nituen. Euregana jo nuen euren beharren gainean hitz egiteko, eta nahiko arruntak izen ziren. Laburbilduz, ura, argia eta beroa behar nagusietaz gain, giro familiarra eta lasaia nahi zuten, baina aldi berean, leku pribatuak izatea lan egiteko.




Hori dela eta, zati komunean sukaldea eta egongela bat proiektatu nietuen, baita bainu bat ere, bitan banatuta: alde batetik dutxa, eta bestetik komuna konketarekin. Alde pribatueti dagokienez, logelak egin ditut, lan egiteko mahaiak eta guzti, nukleotik joan ezkero bi espazio pribatu hauek eurekin ereman beharko luketelako. Gainera, bikotea elkarrekin egiten du lo, baina bakoitza bere modulu bakarra eduki gura badu, badauka aukera, modulu partekatua itsatsitako bi modulu independiete baitira.

HABITATA I - Inguru naturaleko lurzaila

Inguru natural batean kokatutako lurzail bat aukeratzeko esan zigutenean, ez zitzaidan bat bera ere ez bururatzen. Bilboko hirian ez da erreza horrelako zelai bat edonon aurkitu, baina oroimenera etorri zitzaidan Kobeta mendia. Hainbat zapatu bertako jatetxean eman ditut familiarekin, ospakizunen bat dela eta. Gogora dezaket egun horietan, heldu bezain laster, Bilboko bista izugarriak behatzera joaten nintzela. Mendian gora egin nuenean, zelai maldatsu baina aparta aurkitu nuen bat-batean, asko atsegin nituen bista panoramiko horiek zituena, eta ez nuen gehiago pentsatu: bertan proiektatu nahi nuen habitata.